Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bermeoko Alde Zaharra

  • Bermeoko Alde Zaharra

Bermeoko Alde Zaharra

Bermeoko alde zaharrean arrantzale giroa da nagusi, kale eta plaza ederrak daude, eta portu zaharrak nortasuna ematen dio herriari. San Joan arkua (XIV. mendea) da herria inguratzen zuen harresiaren zazpi atarietatik zutik gelditzen den bakarra. Beherago Udaletxea dago, XIX. mendekoa da eta fatxadan bi eguzki erloju ditu. Erzilla dorrea alde zaharrean zutik gelditzen den dorre bakarra da, portuaren gainean nagusi agertzen da dorre gotiko hau. Gaur egun Arrantzalearen Museoa da. Erlojio-monumentuei dagokienez, Andra Mari eliza neoklasikoa ikusgarria da. Greko-erromatar tankerakoa da eta zutabe dorikoez hornitutako ataria du. Santa Eufemia eliza gotikoak ere merezi du bisita, Bizkaiko Jaunek bertan egiten zuten Foruen zina.


Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Haur-instalazioak / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Alde Zaharra

Helbidea:

  - 48370  Bermeo

Telefonoa:   +34 946 179 154Telefonoa:  

+34 946 179 154

Helbide elektronikoa:

turismoa@bermeo.eus

Euskadi, auzolana