Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ormaiztegiko biaduktua

  • Ormaiztegiko biaduktua

Ormaiztegiko biaduktua

Ormaiztegiko biaduktua 1864ko abuztuaren 15ean inauguratu zuten eta udalerriko ikur nagusia da. Alexander Lavalley injineruak diseinatu zuen eta Eztanda ibaiaren gainean dago, gune ezin ederrago batean. Madril eta Paris lotzen dituen trenbideko obrarik garrantzitsuena da. 289 metroko luzera eta 34 metroko altuera ditu. Zubiaren 18.000 tonei lau zutabek soilik eusten diete. 1912an trenbide bikoitza ezarri zuten, eta 1928an elektrifikatu zuten. Garrantzia estrategiko handiko lekua izaki, gudak izan dira Ormaiztegiko biaduktuaren etsai nagusiak. Espainiako Gerra Zibilean, esaterako, Bergarako labe garaietako langileek moztu egin zuten sopleteak erabilita tropa frankistek aurrera egin ez zezaten. Ondorioz, 1941ean berriz eraiki behar izan zuten, eta sendoagoa izan zedin hormigoizko zutabeak ipini zizkioten. Behin-behineko konponketa horrekin, biaduktua martxan egon zen 1995ean aldamenean beste bat egin zuten arte. Zubi berria uztailaren 1ean estreinatu zuten.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkinga / Parkea / Jatetxea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Biaduktua

Helbidea:

Gabiria Bidea  - 20210  Ormaiztegi

Telefonoa:   +34 943 889 900Telefonoa:  

+34 943 889 900

Helbide elektronikoa:

mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

Garaia:

XIX. mendea

Euskadi, auzolana