Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Otxandioko alde zaharra aberatsa da monumentuei dagokienez. Aipatu beharreko bat Udaletxe barrokoa da. Bere fatxadan hiru armarri ditu eta alboetako baten eguzki-erloju bat. Santa Maria parrokiak ere merezi du bisita, deigarria da bere dorre dotorea, ia herriko leku guztietatik ikusten dena. Plaza Nagusian bolatokia, teilatua eusteko harrizko zutabeak dituena, eta Vulcanoren iturri neoklasikoa nabarmentzen dira.