Gernikako Batzar-etxea

Gernikako Batzar-etxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gernikako Batzar-etxea Bizkaiko erakunde ofizial gorenaren egoitza dugu eta Arbola mitikoaren ondoan eraiki zuten, euskal herritar guztion ikur eta, Erdi Arotik, Bizkaiko Jaurerriko batzarkideen bilgune den haritzaren ondoan, hain zuzen.

1826. urtean hasi ziren eraikin neoklasikoa egiten, eta 1833an amaitu zuten, Antonio de Etxebarria arkitektoaren zuzendaritzapean. Ordura arte, Bizkaiko Batzar Nagusiak Antiguako Andra Mari ermitan egiten zituzten, baina gerora bota eta Batzar-etxe berria eraiki zuten, eliza hori oinarri hartuta.

Batzar Aretoa dugu erakin horren erdigunea eta, egun, bertan egiten dituzte Bizkaiko batzar nagusiak. Bizkaiko Jaunen koadroak daude bertan apaingarri gisa eta, horrez gainera, aldarea eta ur bedeinkaturako harriak nabarmentzen dira, antzinako eliza ekartzen baitute gogora elementu horiek.

Halaber, Leiarpeko Aretoa ere azpimarragarria da. Erakundeko zereginetarako erabiltzen dute eta sabaiko beirategia ikusgarria da. Gernikako Arbola eta antzinako batzar nagusiak irudikatzen ditu beirategi horrek.

Batzar-etxeak inguruan duen berdegunean dago Gernikako Arbola, euskal herritarrek munduan daukaten ikurrik entzutetsuena, alegia. Antzina, haren gerizpean egiten ziren batzarrak eta, gaur egun, bertan egiten du karguaren zina Lehendakariak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Batzar-etxea

Helbidea
Allende Salazar, s/n - 48300 Gernika-Lumo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Neoklasikoa
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana