Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Bilboko Alde Zaharraren bihotzean dago Plaza Barria. XIX. mendean eraiki zuten estilo neoklasikoa duen leku hau, garai hartako izpiritu ilustratuaren eskutik etorri zen plaza bat eraikitzeko ideia.
Laukizuzen forma du plazak, bi aldetan 18 arku ditu eta beste bietan 15, puntu erdikoak dira, oinarri karratua dute eta zutabeak doriarrak dira. Plazak 3.400 metroko hedadura du eta 1851an zabaldu zuten. Hiru arkitektoen proiektuen batuketaren emaitza da: Silvestre Perez, Antonio Etxebarria eta Avelino Goikoetxea.
Urre koloreko harearriz egin zuten eta bost sarrera-irteera ditu: lau hasieratik daude, bosgarrena berriz, gaur egun nagusia dena, geroago jarri zuten. Plaza inguratzen duten etxebizitzak egiterako orduan lengoaia funtzional bat jarraitu zuten, ia apaindurarik erabili gabe.
Plazan lorategi bat ere egon zen, gaur egun ordea, zuhaitz gune bana dago lau izkinetako bakoitzean. Nortasun handia duen plaza da, hainbat kafetegi ditu arkupetan eta giro aproposa eskaintzen du lasai egoteko.
Plaza