Mantible zubi erraldoia erromatarren garaiko lan bikaina da.
Kristo osteko II. mendean eraiki zuten. Ebro ibaiaren bi aldeak batzen zituen eta, zubiaren handitasunaz jabetzeko, aski da ibaiak gune honetan duen zabalerari erreparatzea. 164 metroko luzera, 30 metroko garaiera eta erdi-puntuko zazpi arku zituen.
Gaur, ordea, bi arku eta gainerakoen zutabe zatiak baino ez dira geratzen. Erdi Aroan suntsitu zuten zubia, XIV. mende inguruan.
Datu interesgarriak
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Zubia
Assa
- 01308
Lanciego/Lantziego