Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Aralarko trikuharriak

  • Jentilarri dolmena
  • Jentilarri dolmena

Aralarko trikuharriak

Gipuzkoak eta Nafarroak partekatzen duten Aralarko Parke Naturalean dago gune megalitiko garrantzitsu hau, haritzez, pagoz eta larrez betetako ingurune zoragarri batean. Gipuzkoako lehen trikuharria Aralar mendian aurkitu zuten 1879an, eta bertan egin ziren, hain zuzen, aztarna megalitikoen lehen indusketak.

 

Jose Migel Barandiaran paleontologo eta etnografo ospetsuak Aralarko aztarnategi arkeologikoak aztertzeaz batera, inguru horretako hainbat mito eta kondaira ere ikertu zituen.

 

Egun, 80 megalito daude Aralarko mendatean; 30 Gipuzkoako lurralde historikoan eta beste 50 Nafarroako Foru Erkidegoan. Dolmenek, iruinarriek, tumuluek eta harri multzoek osatzen dute Ondare Kultural moduan katalogatutako eta Monumentu multzo izendatutako Gipuzkoako zonalde hau.

 

Ondare horietako gehienak Aralar mendebaldean daude, Zaldibia, Amezketa, Abaltzisketa, Lazkao eta Ataun udalerri gipuzkoarren lurretan, alegia.

 

Amezketatik zein Zaldiabiatik Auza Gaztelura igoz, Ausokoi muinoan, izen bereko dolmena ikus dezakegu, eta, haren inguruan, berriz, Atauru Gañeko iruinarria dago. Leku horretatik Uiduira bidean, hainbat dolmen ikusiko ditugu, Aranzadikoak, Arraztagañakoak, Jentilarri trikuharriak, Argarbikoak, Uiduikoak eta Uelogoenako dolmenak.

 

Handik hurbil, Supitaitz iruinarria dago, eta, Alotza inguruan, ostera, Saltarri iruinarri ederra. Inguruotatik irteten goazela, Irazustako Lepoa deritzon iruinarria aurkituko dugu.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Arkeologia aztarnak

Monumentu mota:

Megalito-multzoa

Helbidea:

Parque Natural de Aralar (Alto de Lizarrusti)  -   Abaltzisketa
Amezketa
Ataun
Lazkao
Zaldibia

Telefonoa:   +34 943 18 03 35 (Aralarko Parke Naturalaren Interpretazio eta Harrera zentroa)Telefonoa:  

+34 943 18 03 35 (Aralarko Parke Naturalaren Interpretazio eta Harrera zentroa)

Helbide elektronikoa:

barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

Estilo artistikoa:

Megalitikoa

Garaia:

Historiaurrea (Kalkolitiko aroa, Brontze aroa)

Euskadi, auzolana