Santa Maria la Real parrokia gotikoa XV. mendearen hondarrean eraiki zuten, baina hainbat aldiz zaharberritu dute harrezkero. XVI. mendean, esaterako, kaperak eraiki zituzten alboetan. Barrualdean, Andres eta Juan de Araozek 1560an egindako erretaula barroko bikaina gailentzen da. Harrizko oinarri bat, banku handi bat, lau atal eta bost kale ditu. Erdian, Andre Mariaren irudi gotikoa dago eta, harekin batera, Kristoren Pasioaren hainbat eszena erakusten dituzten irudiak. Horrez gain, XVII. mendeko bi aldare txiki daude: Andre Maria arrosariokoaren omenezkoa eta San Exuperioren ohorezkoa. Santa Maria la Real Arkeologia multzoaren parte da parrokia, herriko eraikinik zaharrena den Zarautz dorrearekin (XV. mendea) batera. Kanpandorre horren hormen azpian, Zarauzko aurreneko nekropoliaren (X-XV. mendeak) aztarnak topatu zituzten. Arte eta Historia Museoa da egun.
Zerbitzuak: Parkea / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia
Elizaurre, 1
- 20800
Zarautz
Gotikoa
XV-XVI. mendeak