Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Altxerriko, Ekaingo, Santimamiñeko eta Isturitzeko kobek Bizkaiko Golkoko historiaurreko haitzuloen multzoa osatzen dute. Altxerriko kobak Beobategaña mendiaren ekialdeko hegalean daude.
2008ko uztailean Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Gizateriaren Ondare izendatu zituen Altxerriko (Aia), Santimamiñeko (Kortezubi) eta Ekaingo (Deba-Zestoa) kobazuloak.
Haitzuloaren egungo sarrera zein naturala ia bertikala den haitz batean daude, ondo estratifikatutako kareharrian.
Altxerrin Madeleine aldiko (14.500 - 11.700 urte BP) pinturak aurkitu dituzte, hala nola 68 bisonte, 7 elur-orein, 6 ahuntz, 5 zaldi, 4 arrain, orein bat, hartz bat eta suge bat.
Bi koba hartzen ditu Altxerrik. Goialdekoan -Altxerri B esaten diote- Paleolitoko pintura handienetako bat dago ikusgai: okre koloreko bisonte handia (4 metro luze da, eta 2 metroko altuera du). Irudi horren barruan beste bi animalia agertzen dira, katu antzeko bat eta hartz bat.
Haitzuloa