Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santiago katedrala

Bilboko alde zaharraren bihotzean kokatuta, Santiago apostoluaren, 1643az geroztik hiriko zaindaria denaren, omenez eraiki zuten katedrala XIV. mendearen amaieran.

 

Egun, Bizkaiko Elizbarrutiaren egoitza dena hiru nabetan banatuta dago, eta gurutzadura lerrokatua, presbiterioko tartea, kapera nagusia eta horren atzean, girola ditu, besteak beste. Iparraldean, XVI. mendeko klaustro gotiko loredun ederra du. Handik, kanpoko aldera joateko, "Aingeruaren Atea" igaro beharko dugu, eta, bertan, erromesek, Santiagora bidean, soinean eraman ohi dutena bezalako maskorra edo Vieira ikus daiteke. Hegoaldean, berriz, itxura irregularreko arkupe handia dago.

 

Bestalde, sakristiari lotutako dorreak orratz zorrotzak ditu eta tenpluaren oinaldeko fatxadaren zati moduan ageri da. Dorre hori eta aurrealde nagusia Severino de Achucarro arkitektoaren lan neogotikoak dira, 1887an amaituak.

 

Azken zaharberritze lanen ostean, berriz irekita dago katedrala.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Catedral

Helbidea
Plaza de Santiago, 1 - 48005 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIV. mendea
Ordutegia

Egunero 11:00ý13:00 eta 17:00ý19:00. Igande arratsaldeetan itxita. (Aurrez eskatu behar da ordua, euskaraz eta gazteleraz dira)

Ekintzak

Musika kontzertuak eskaintzen dira Gabonetan eta Santa Zezili egunean

Zerbitzuak

  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana