Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Simon Bolivar Museoa

  • Simon Bolivar Museoa

Simon Bolivar Museoa

Simon Bolivar Museoko bildumak Erdi Aroko bizkaitarren bizimodua eta Amerikako hainbat nazioen "Askatzailea" izan zen Simon Bolivarren ibilbide pertsonala eta politikoa erakusten ditu. 1983ko uztailaren 24ean inauguratu zuten, Simon Bolivarren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko.

 

Ziortza-Bolibarren dago -aurretik La puebla de Bolibar (Markina-Xemein)-, Simon Bolivarren arbasoen jaioterrian, alegia, Errementarikua izeneko baserrian. Santiago Bidea ere bertatik igarotzen da. Beheko solairua bisitarien harrera gela da, eta bertan Bolivarren ikonografia dago ikusgai. Lehenengo solairuan, aldiz, Erdi Aroan zehar ibilbide bat egiten da: Erdi Aroko bizimodua eta paisaia, eliza Erdi Aroan, jarduera ekonomikoak, burdinolak eta hirien sorrera.

 

Bestalde, bigarren solairua Simon Bolivarri eskainita dago, eta honako gai hauek jasotzen dira: Bolivarren bizitza eta genealogia, Europara egindako bidaiak eta herrialde bolivartarren independentzia. Bestelako objektuak ere daude ikusgai.


Zerbitzuak: Liburutegia / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Errementarikua Baserria. Beko Kale, 4  - 48279  Ziortza-Bolibar

Telefonoa:   +34 946 164 114Telefonoa:  

+34 946 164 114

Helbide elektronikoa:

info@simonbolivarmuseoa.com

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00

Larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00-14:00

Astelehenetan, itxita (jaiegunak barne)

Uztailean eta abuztuan 17:00etatik 19:00etara .

Edukiera:

30

Euskadi, auzolana