Zeraingo Museo Etnografikoak, Aizpeako meategiak, Larrondoko zerrategiak eta 1711ko kartzelak Zeraingo Kultur Parkea osatzen dute.
Museo Etnografikoak udalerriak izan duen bilakaera historikoa erakusten duten 200 elementu baino gehiago biltzen ditu, nekazaritza eta abeltzaintza nagusi ziren garaikoak, meatzaritza indarrean zegoenekoak eta baita egungoak ere.
Museoa 1993an sortu zuen Zeraingo gazte talde batek herria jendez hustu ez zedin eta udalerriaren ondarea berreskuratzeko eta ezagutarazteko xedez.
Bildumak: Zeraingo herritarrek emandako 200 objektu baino gehiago.
Erakusketa iraunkorrak: Erakusketa 12 ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzean gai batekin lotura duten objektuak biltzen dira: jokoak, lanabesak, zeramika, etxea, etab. Herriaren inguruko diaporama bat ikusteko aukera dago.
Zerbitzuak: Taberna/kafetegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Herriko Plaza, s/n
- 20214
Zerain
Museo Etnografikoa:
Larunbatetan eta igandeetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15:30-18:30.
Interpretazio Zentroa: Asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Aurrez hitzartutako bisitaldiez gain, asteburuetan eta jaiegunetan bisitaldi gidatu bat egiten da 12:00etan.
3
40
Informazio gehiago