Arte eta Kultura

Museoak

Enkarterrietako Museoa (Abellanedako Batzarretxe Zaharra)

Enkarterrietako Museoa, antzina, Abellanedako Batzaretxea izan zen.

Museoa 1934an sortu bazen ere, egun duen itxura eta izena 1994ko eraberritzean hartu zituen. Museo moderno bat bihurtu zen, hamar aretotan Enkarterrien bilakaera erakusten duena, historiaurretik XIX. mende erdiraino.

Orduz geroztik, Enkarterrien historia, etnografia, artea eta ondarea ditu ardatz, eta ezin konta ahala jarduera bultzatzen ditu: ikerketak, erakusketak, argitalpenak, kultura ekintzak, jarduera pedagogikoak, ibilbide kulturalak, etab.

Abellanedako Batzarretxean, Enkarterrietako kontzeju eta bailaretako ordezkariak bildu ziren XIX. mende hasierara arte. Bilkuren lehen aipamena 1394koa bada ere, egungo erakina XVI. mendean hasi zen eraikitzen.

Denbora igaro ahala, Batzarretxea aldatuz joan zen, bereziki XVIII. mendean: Korrejidorearen etxea (museoaren egungo bulegoak) eta Batzarkideen Ostatua (egun jatetxea dena) eraiki ziren (bigarrena antzinako ermita baten hondakinen gainean).

1801ean, Batzarretxeak bere eginkizuna galdu zuen eta eraikina hondatzen hasi zen, harik eta 1901ean lehen eraberritzea egin zen arte; 1931n, bigarrena. Azkenik, 1942 eta 1957 artean, egungo itxura hartu zuen, eta solairu bat gehiago eraikitzeaz gainera, almenak, leiho ugari eta eskailera kiribil bat barnean gehitu zitzaizkion. 1994an, berriro eraberritu zen, barrutik, museo moderno bat kokatzeko, eta gorputz zabal eta berri bat erantsi zitzaion eraikinaren aurrealdeari, harrera eta aldi baterako jardueretarako guneak ezartzeko.

Batzarretxe hau, Gernikakoarekin eta Gerediagakoarekin batera, Bizkaiko Batzar Nagusien jabetza eta egoitza ofiziala da, eta hiruak ezagunak dira Europako parlamentu zaharrena eratzeagatik eta euskal tradizioen iraunkortasunaren ikur izateagatik

Doako sarrera.

Datu interesgarriak

Helbidea
Bº de Abellaneda, s/n. - 48869 Sopuerta
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Udako ordutegia (uztailaren 15etik irailaren 15era):

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00) Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00.

Astelehena itxita.

Neguko ordutegia (irailaren 16tik uztailaren 14ra):

Asteartetik larunbatera:

10: 00-14: 00 eta 16: 00-18: 00

Igande eta jaiegunetan:

10: 00-14: 00

Astelehena itxita.

 

Areto kopurua
9
Edukiera
380

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Prentsa-aretoa
Euskadi, auzolana