Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa

  • Aretoetako bat

Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa

Medikuntza eta Zientzien Historiaren Euskal Museoa 1974an jarri zen abian Bilboko Medikuntza-Zientzien Akademian, zenbait medikuk eta akademiako kidek emandako lehendabiziko objektuak bertan bildu zituztenean. Ez da Medikuntzaren Historiari buruzko museoa soilik, baita Teknologia eta Natur Zientziei buruzkoa ere.

 

Medikuntzaren espezialitate ezberdinei eta euskal medikurik ospetsuenei (Caro Baroja eta Monreal, esaterako) eskainitako aretoak daude. Gaur egun, Museoak 8.000 aparatu eta instrumentu eta 7.000 liburu inguru biltzen ditu. Orotara 1.520 metro koadroko azalera du, eta 23 aretotan banatuta.

 

Horietan, medikuntza arlo desberdinetan (besteak beste, kardiologia, oftalmologia eta erradiologia) aritzeko eta ikertzeko materialak daude ikusgai. Horrez gainera, ebakuntza-gela bat eta antzinako bulego eta laborategi bat ikusteko aukera ere izango dugu.


Zerbitzuak: Liburutegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

UPV - EHU, Campus Leioa, Edificio de la Biblioteca Central. Sarriena auzoa  - 48940  Leioa

Telefonoa:   +34 946 012 790 / +34 946 012 270Telefonoa:  

+34 946 012 790 / +34 946 012 270

Helbide elektronikoa:

museomed@ehu.es

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:00-14:00, eskola-egunetan (bisita gidatuak aurretiaz hitzartu behar dira)

Areto kopurua:

15

Edukiera:

30

Euskadi, auzolana