Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Praktika Onak
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
  • Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokiona. Meatzaritza alorreko Estatuko erreminta eta material bildumarik osoena biltzen du, besteak beste, bagoiak, zaurituen esku-oheak eta mailuak baitaude ikusgai.

Museoa inguratzen duen Concha II meategia garai batean Europako burdina meatze handiena izan zen. Meategi horrek 50 kilometroko lurrazpiko galeriak ditu. Meategietako jarduerak hondar industrialak utzi ditu inguru guztian, eta horien inguruko azalpenak ematen dituzte museoan. Antzinako burdina-ustiapenetako hainbat pieza, tresna eta makina ikusteko parada dago, baita dokumentazioa ere. Mineralaren garraiorako bagoien eta bagoneten bilduma, balde-lerroen astoak, mineralaren garbiketarako bahe birakariak eta Bizkaiko meatzaritzan erabili izan diren makinen adibide bikainak daude. Horrekin batera, eguneroko erabilerako elementuak ere badaude: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta maskarak, besteak beste. Aipatzekoa da, era berean, artista ezagunek egindako meategietako pinturen bilduma.


Zerbitzuak: Audio-gida / Parkinga / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Bº Campodiego, s/n  - 48500  Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Telefonoa:   +34 946 363 682Telefonoa:  

+34 946 363 682

Helbide elektronikoa:

informacion@meatzaldea.eus

Ordutegia:

Astelehenetan: itxita

Asteartetik-ostiralera: 9:00-14:00 eta 16:00-19:00 (uztailan eta abuztuan 20:00ak arte irekita)

Larunbat eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 (uztailan eta abuztuan 20:00ak arte irekita)

Igandeetan: 11:00-14:30

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.

Bisita gidatuak:

Beharrezkoa da aste bat lehenago erreserbatzea hurrengo telefono zenbakian: 944 363 682

Areto kopurua:

7

Edukiera:

216

Euskadi, auzolana