Euskal Herria Museoa Gernikako gune monumentalean dago, Alegria Jauregian, eta aldamenean Batzar Etxea, Europako Herrien Parkea eta Santa Clara komentua ditu.
Euskal Herriaren jatorriari eta inguru fisikoari, politikoari eta ekonomikoari buruzko hainbat ikuspegi biltzen ditu, baita arkeologiari, hizkuntzari eta kulturari dagozkion zenbait ere.
Gainera, aparteko lekua egiten die Euskal Herriaren historiako pertsonaia ezagunenei. Hori guztia marrazkien, grabatuen, olio-pinturen, maketen, kartografien eta itsasoko tresnen bidez.
Zerbitzuak: Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Palacio Alegría. Allende Salazar, 5
- 48300
Gernika-Lumo
Asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00 – 19:00
Igandetan 10:30 – 14:30
Jaiegunak 10:30 – 14:30 / 16:00 – 19:30
Astelehenetan itxita, urriko azken astelehenean izan ezik
Igandetan eta uztaileko eta abuztuko astelehenetan 10:30 – 14:00
4
260
Informazio gehiago