Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Makina-Erremintaren Museoa

  • Makina-Erremintaren Museoa
  • Makina-Erremintaren Museoa
  • Makina-Erremintaren Museoa
  • Makina-Erremintaren Museoa. Kanpoaldea
  • Makina Erramintaren Museoa

Makina-Erremintaren Museoa

Makina-Erremintaren sektorea garatzeko lan egin zuten pertsonak omentzea eta Makina-Erremintak bailararen bilakaeran izan duen garrantzia ezagutaraztea du xede Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak.

 

Makina-Erremintaren errealitate historikoaren eta egun bizi duen egoeraren berri emateko, 60 pieza baino gehiago biltzen ditu bere barnean XX. mende hasierako eraikin industrial baten itxura duen Museoak. Besteak beste, fresatzeko aurreneko makina unibertsalak, tornu paraleloak, karrakagailuak eta zulatzeko makina sentsitiboak.

 

Mekanizazio tailerrak, errementeriak eta "Patxi Aldabaldetrecu" erakusketa aretoak osatzen dute Museoa. 250 argazki baino gehiago, Erdi Aroko makinak, eta erreminta eta mekanismo ugariz betetako beira-arasak daude ikusgai erakusketa gela horretan.

 

Antzinako makinak zaharberritzeaz gain, aretoak alokatzen dituzte.


Zerbitzuak: Liburutegia / Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Azkue Bailara, 1  - 20870  Elgoibar

Telefonoa:   +34 943 748 456Telefonoa:  

+34 943 748 456

Helbide elektronikoa:

museoa@museoa.eus

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:00 eta 14:30-17:30
Larunbatak.

Igandeak eta jai egunak itxita.


Abuztua: Itxita

Sarrera: 2€

Areto kopurua:

3

Edukiera:

25

Euskadi, auzolana