Arte eta Kultura

Museoak

Agorregiko Burdinolaren eta Erroten Multzoa

Pagoetako Parke Naturalaren erdi-erdian dago Agorregiko Burdinolaren eta Erroten Multzoa, Iturraran baserritik gertu.

Agorregiko Burdinolak, lau errotak, urtegiek, presek eta ubideek osatutako multzoa da.

Gune hau aldatu gabe gorde da denborarekin, eta barnean gordetzen du ehunka urteko tradizio baten bihotza, euskal kultura ezin hobeto agertzen duena.

Agorregiko Burdinolaren eta Erroten Multzoak XVIII. mendeko burdingintza nolakoa zen ulertzeko aukera ematen du xehetasun osoz. Gaur, duela 250 urte bezala, mailu handi bat ikus daiteke metalari kolpeka, baita energia hidraulikoak higiarazten duen hauspo itzel bat ere sua indarberritzen. Deigarria da oso urtegien sistema, maila ezberdinetan jarrita baitaude. Originala bezain eraginkorra. 

Antzinatasuna ez da, ordea, Agorregiren arnas bakarra. Haatik, haren ondoan bizi-bizi doan eta espazioari hain baliagarri izan zaion uraren bizitasunak pareta sendoetan itsatsitako natur oparoaren indarra jasotzen du. Mendietatik datorren berde hori, ordea, ez da multzoa inbaditzen duen elementu bat; ostera, bertako paisaiaren moldakortasunari esker, lekuaren beste osagai bat da. Eta osagai horri esker, Agorregiko Multzoak ipuin bateko agertokia dirudi.

Datu interesgarriak

Helbidea
Parque Natural de Pagoeta. Bº Laurgain s/n - 20809 Aia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia

Uztaila eta iraila: larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan: 11:00-13:00.

Abuztua: Ostegunetik igandera: 11:00-13:00.

Urritik ekainera: Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00-13:00.

Areto kopurua
5
Edukiera
100

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana