Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Igartubeiti Baserri Museoa

Praktika OnakProduktu ClubaEuskadiko Turismo Etika
  • Igartubeiti Baserri Museoa
  • Igartubeiti Baserri Museoa
  • Igartubeiti Baserri Museoa
  • Gastromuseums, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea
  • Turismo Familiar

Igartubeiti Baserri Museoa

Igartubeiti baserria XVI eta XVII. mendeetako egurrezko arkitekturaren erakuslea da, euskal baserriaren Urrezko Aroaren eredu. 1992an Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen desagertu ez zedin, eta goitik behera berritu zuen.

 

Egun XVI. mendeko sagardo dolare handi bat martxan ikusteko aukera ematen du. Igartubeiti baserria zanpatutako sagarraren, belarraren, lehortzen jarritako larruen eta kearen usainak bereizten dute, hitz batean esanda, iraganaren lurrinak.

 

Bisitaria sukaldeko eta ukuiluko iluntasunean barneratuko da, eta urrats bakoitzean goitegiko egurrezko zoruak kraska nola egiten duen sumatuko du. Baina etxea hutsik dago, eta ez dago garai hori baino lehen eta ondoren jasotako gertaeren berri eman diezagukeen inor. Interpretazio Zentroak, aldiz, mila urtetik gorako euskal baserriaren historia dakar gogora.

 

Igartubeitiko familia eta bizilagunen ahotsak lagun, antzinako baserrien garapena eta bilakaera, bertako biztanleen bizimodua eta zereginak, euren arteko harremanak zein zituzten sinesmenak ezagutu ditzake bisitariak, eta zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, dibertitzeko zer egiten zuten eta zerk sufriarazten zituen jakin dezakete.

 

Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.


Zerbitzuak: Parkinga / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Carretera Ezkio  - 20709  Ezkio-Itsaso
Ezkio-Itsaso

Telefonoa:   +34 943 722 978Telefonoa:  

+34 943 722 978

Helbide elektronikoa:

igartubeiti@gipuzkoa.eus

Ordutegia:


  • Martxoaren 1etik urriaren 31ra arte:

Asteartetik-Larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-19:00

Igandea: 10:00-14:00

  • Azaroaren 1etik otsailaren 28ra arte:

Asteartetik-Ostiralera: 10:00-14:00

Larunbata:
10:00-14:00 / 16:00-19:00

Igandea: 10:00-14:00

  • Aste Santu zein Jaiegunetan:

10:00-14:00

16:00-19:00


  • Tarifak: 1,5 eta 3€ bitartean
Areto kopurua:

2

Edukiera:

80

Euskadi, auzolana