Arte eta Kultura

Museoak

Ibarraundi Museoa

1986an Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen, Eskoriatzako Udaletxean bertan zegoen lokal batean. Zenbait urte geroago Udalak Ibarraundi jauregia, Museoaren gaur egungo egoitza, erosi zuen. Jauregia XV. mendean eraiki zen, eta Galartzatarraren bizileku izan zen. 2005an Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi Museoa izatera pasatu zen. Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestea, ikertzea eta ezagutaraztea du xede Ibarraundi Museoak. Horrez gainera, udalerriko eta Leintz bailarako adierazpen eta azterketa zentro izan nahi du. Erakusketa iraunkorrak historia eta etnografia ditu ardatz, eta aldi baterako erakusketak ere egiten dira.

Datu interesgarriak

Helbidea
Intxaurtxueta, z/g - 20540 Eskoriatza
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 9:00 14:00 Aldi baterako erakusketak: 9:00-14:00 eta 17:00 19:00

Areto kopurua
4
Edukiera
100

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa
Euskadi, auzolana