Arte eta Kultura

Museoak

Igartzako Monumentu Multzoa

Certificado de Buenas Prácticas Ética Turística de Euskadi

Igartzako Monumentu Multzoa Beasainen dago, herriaren sarreran eta Donejakue bidearen barnealdeko ibilbidean.

 

Jauregia, baseliza, errota, errotariaren etxea, burdinola, errementariaren etxea ukuiluekin, dolarea eta zubia aurki ditzakegu bertan.

 

Igartza XII. mendean sortu zen, baina garai horretan jauregiaren ordez dorretxe bat zegoen, bandokideen arteko guda garaian babesleku. Igartzako jaunek XVI. mendean eraiki zuten jauregia eta beharrezko zerbitzuak jarri zituzten inguruan: errota, burdinola, dolarea eta ukuiluak, besteak beste. Eraikin multzo horrek osatzen du gaur egun Igartzako Monumentu Multzoa.

 

Igartzako gaztelua hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen dira. Eraikinak mota desberdinetako ekitaldiak hartzen ditu, tartean, erakusketak eta hitzaldiak.

Datu interesgarriak

Helbidea
Igartza plaza, 1 - 20200 Beasain
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Banakako bisitariak:

Irailaren 16tik Ekainaren 30a bitartean: Larunbat eta igandeetan: 11:30ean / 13:00etan

Uztailaren 1etik Irailaren 15a bitartean: Asteazkenetik igandera: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan

Jaiegun, zubi eta aste Santuko oporraldietan: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan

Tarifak: 3-4€ bitartean

Areto kopurua
5

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak
  • Prentsa-aretoa
Euskadi, auzolana