Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Itsas Museoa

Euskal Itsas Museoa, aurretik Untzi Museoa zena, Donostiako portuan dago kokatuta, jatorriz XVIII. mendekoa den Kontsulatuaren dorretxean.

Tropa ingeles-portugesek 1813an Donostian eragindako sute handiaren ostean zutik iraun zuten eraikin gutxietako bat da, eta bere historian zehar hainbat jardueraren egoitza izan da, gehienak itsasoarekin loturikoak. Hala, besteak beste, portua kontrolatzeko gune, nautika eskola, itsas sorospeneko jardueretarako egoitza eta kaiko langileburuaren eta arduradunaren etxebizitza izan da.

1991. urtetik Euskal Herriko itsas historia eta ondarea mota guztietako publikoari ezagutaraztea helburu duen museoaren egoitza da. Helburu hori betetzeko, 2018 amaiera eta 2019 hasiera artean eraikina egokitzeko eta eraldatzeko hainbat lan egin dira bertan; besteak beste, erakusketetarako gune berri bat sortu da museoaren ganbaran.

Ondorioz, iraupen luzeko aldi baterako erakusketak egiteko bi areto ditu museoak.

Oraintxe bertan, Euskal Itsas Museoaren bildumak 6.000 pieza inguru biltzen ditu, horien artean grabatuak, margolanak, argazkiak, postalak, kartelak, metalografiak, mapa nautikoak, planoak, nabigazioko tresnak, itsasontziak eta objektu etnografikoak. Itsasontzien kasuan izan ezik, 2013tik objektu horiek guztiak Gordailuan gordetzen joan dira, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.

 

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo del Muelle, 24 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik larunbatera:

              Apiriletik irailera (biak barne): 10:00-19:00
              Urritik martxora: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00

Igandeak:

              Ekainak 15etik irailak 15era: 11:00-19:00
              Irailak 16tik ekainak 14ra: 11:00-14:00

Jai egunak:

              Apiriletik irailera (biak barne): 11:00-19:00
              Urritik martxora: De 11:00-14:00

Astelehenetan itxita.

Itxita: urtarrilak 1, 6 eta 20, urriak 12 eta abenduak 25

Abenduak 24 et 31: 10:00etatik 14:00etara.

Areto kopurua
3
Edukiera
25

Zerbitzuak

  • Audio-gida
  • Liburutegia
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa
Euskadi, auzolana