Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

  • Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa
  • 6. aretoa
  • 8. aretoa
  • "Urduñako triptikoa" lana
  • 7. aretoa

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa

Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa gure iragana eta antzinako forma artistikoak ezagutzeko tokia da. 1999an ireki zen, eta Arabako ondare erlijiosoa babestea, zaintzea, aztertzea eta zabaltzea du xede.

 

Bilduma osatzen duten artelanak Arabako Foru Aldunditik, Gasteizko Gotzaindegitik eta elizbarrutiko elizetatik jasotakoak dira, dohaintza, gordailu eta erosketa bidez.

 

Bilduma Artearen Historiako bost estilo nagusiekin bat datozen beste horrenbeste ataletan banatuta dago, eta bakoitzean material eta teknika zehatz bat jorratzen da. Besteak beste, honakoak daude ikusgai museoan: hilarriak, eskultura erromanikoak, Andre Maria eta santuen irudi gotikoak, triptiko flandestarrak, Errenazimenduko erretaulak, Greco, Alfonso Cano, Gaspar de Crayer eta Juan Carreño de Miranda artisten pintura barrokoak eta XIII. mendetik XX. mendera bitartean egindako zilargintza lanak.


Zerbitzuak: Hitzaldi-aretoak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Catedral María Inmaculada. Calle del Monseñor Cadena y Eleta, s/n  - 01008  Vitoria-Gasteiz

Telefonoa:   +34 945 150 631Telefonoa:  

+34 945 150 631

Helbide elektronikoa:

info@museoartesacro.org

Ordutegia:

Ar., Az., Og., Ol.10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Lr. 10:00etatik 14:00etara.
Ig. eta jai egunak, 11:00etatik 14:00etara.
Astelehena: itxita

Areto kopurua:

11

Euskadi, auzolana