Arte eta Kultura
Museoak
Iruña-Veleiako arkeologia aztarnategiak 1.500 urte baino gehiagoko historia erakusten du, Kristo aurreko lehen milurtekotik Kristo ondorengo V. gizaldira arte.
126 hektareako arkeologia-eremu zabala da, eta 11 hektarea harresitutako eremuari dagozkio. Hondar arkeologiko ugari daude: kultura protohistorikoari dagozkionak, erromatar arokoak (goi eta behe inperioa) eta berant antzinaroko eta Erdi Aroko epilogo bat.
Gainera, harresiaren zatirik handiena eta hegoaldeko atea zutik mantentzen ditu oraindik. Harreran bisitaldia hobeto ulertzen laguntzen duen informazio grafikoa eta liburuxkak daude. Horrekin batera, indusketa-gune bakoitzean kartel eta panel didaktikoak daude.
Gainera, gomendatutako ibilbide bat egin dezakete bisitariek seinalez jositako inguruan zehar, plano zehatz bat lagun dutela.
Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 15:00etara. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.
Udako ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.