Arte eta Kultura

Museoak

Arma Museoa

Arma Museoak armen erakusketa kronologikoa eskaintzen die bisitariei; historiaurreko armekin eta tresneriarekin hasi eta egungo uniformeetara eta apainduretara iritsi arteko ibilibide liluragarria. Ekialdeko, Arabiako eta Afrika erdiguneko armek ere aparteko lekua dute.

 

Historiaurreko armen artean, aipatzekoak dira Espainiako, Amerikako eta Afrikako bifazeak eta gezi-puntak. Bildumaren baitan Greziako eta Erromako armak, Erdi Aroko armak, burdin jantziak, ezpatak, arma zuriak, arnesak, Gasteizko Batailan erabilitako elementuak, Arabiako, Afrika erdiguneko eta ekialdeko armak, samuraien armadurak eta egungo uniforme militarrak daude ikusgai.

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo de Fray Francisco de Vitoria, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia

Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenak itxita

Areto kopurua
2
Edukiera
92

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana