Arte eta Kultura
Museoak
Bibatek Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa bateratzen ditu. Gasteizko Alde Zaharrean kokatuta dago eta bi eraikin elkartuek osatzen dute: lau solairuko eta bi sotoko eraikin berria, zeinetan arkeologiari eskainitako erakusketa iraunkorrean 1.500 pieza erakusten diren; eta zaharberritutako Bendaña jauregia, zeinetan 250 karta-sorta daude erakusgai.
Horrez gain, eraikin berriaren beheko solairuetan daude gordailu guneak, ikertzaileentzako aretoa, didaktika gela eta liburutegia. Patioko pasabidetik bisitarientzako harrera-lekura iristen da, eta haren ondoan daude ekitaldi-aretoa, atsedengunea eta aldi baterako erakusketen aretoa.
Arkeologiaren inguruko guneari dagokionez, Arabaren historiaren laburpena egiten du museoak, Paleolito Arotik Erdi Aroko hiribilduen sorrerara arte, ikusgai dauden objektuetan oinarrituta. Horrekin batera, arkeologia-metodoaren azalpena ere ematen du.
Bestalde, Bendaña jauregian Félix Alfaro Fournierren karta-bilduma dago; askorentzat, munduko bildumarik garrantzitsuena. Gaika antolatutako karta sortez gain, museoak erakusgai ditu karten ekoizpen prozesuak eta joko mota ezberdinak.
Asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara.
Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara.
Astelehenak itxita (jai egunak salbu). Asteartea, astelehena jaieguna denean, itxita.
Dohaineko sarrera.
Ez