Maroñoko urtegia

Maroñoko urtegia

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Maroño herrian (Aiarako udalerrian) dago izen bereko urtegia, Arabako iparraldean eta Salbada mendilerroaren haitzezko malkarren babesean.

Gune berde zabalak eta inguruko herriak urez hornitzen dituen urtegi paregabea ditu paraje natural eder honek. Hala, urtero, arrantzale ugari joan ohi da bertara. Lutxoa da inguruotako arrain espezierik ugariena, baina amuarraina ere azpimarratzekoa da. Arrantzan egiteko sasoia martxoan hasten da eta irailean bukatu.

Horrez gainera, hegazti migratzaile askok atseden hartzen dute han, bereziki, eguraldi txarra dela eta, Salbada mendilerroa ezin dutenean igaro.

Halaber, urtegiak pinudiz, hariztiz eta zuhaixkaz osatutako basoak ditu inguruan eta hala, egun atsegina igarotzeko aukera paregabea eskaintzen digu Arabako naturgune eder honek. Handik oso gertu gainera, paisaia ikusgarriak daude, tartean, Delika arroilak (Amurrio) eskaintzen duena. Bertan jaiotzen da Nerbioi ibaia, eta, ur-jauzi ikusgarrian, urak 200 metro egiten du behera, lurra berriro jo arte.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Arrantza eta mendi-ibiliak.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Haur-instalazioak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
Euskadi, auzolana