Zarauzko hondartza

Zarauzko hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Zarauzko hondartzak 2.500 metro ditu luzeran, eta urre koloreko harea xehea.

Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu osoko surflariak erakartzen ditu. Surflarien harrobi onenetakoa da Europa mailan.

Euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da, eta urautsi asko ditu. Surfean hasteko bikaina da: bost surf eskola ditu, eta bertako surf kluba euskal kostaldeko aktiboenetako bat da. Urtean zehar txapelketa desberdinak egiten dira Zarautzen. Mendebaldetik ekialdera, honako olatu hauek nabarmentzen dira: portu parean altxatzen diren olatuak eta Argiñano (hondartzako garrantzitsuenak) eta El Canal (ekialdeko muturrean dago, eta olatu bikainak altxatzen dira bertan) guneetakoak.

Zarauzko surf giroa aparta da, batik bat Argiñano gunean eta erdigunean.

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Piraguismoa, kanaberaz egindako kirol-arrantza, urpeko kirol-arrantza, urpekaritza, aeromodelismoa, kometak, haurrentzako jolasak, triatloia, kontzertuak aire librean, futbola eta surf txapelketa.

Sorosleen ordutegia

10:00-20:00.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Kanpina
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Hamaka
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Padurak
  • Megafonía
  • Nudista
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
Euskadi, auzolana