NATURA

Biotopo babestua

Iñurritzako Biotopo Babestua

  • Iñurritzako dunak

Iñurritzako Biotopo Babestua

Zarautzeko hirigunetik gertu dago Iñurritzako Biotopo Babestua, herriko hondartzaren iparraldeko aldearen eta Iñurritzako itsasadarraren ezkerreko ertzaren artean, hain zuzen. Euskal Autonomia Erkidegoko duna-eremu handiena da eta, gainera, oso ongi gorde dute.

Guztira, 177.200 metro karratu ditu eta lur eremuaren zati handi batean Zarautzeko golf elkartearen instalazioak daude. Hiri inguruko gunetzat har dezakegu Iñurritza; hala eta guztiz ere, interes ekologiko handiko lekua da. Duna-paisaia da eremu horren ezaugarri nagusia, baina itsasaldean ohikoak diren hainbat elementu ere uztartzen ditu: itsas arroken multzoa eta padura zati bat. Duela gutxi egin duten pasabidetik ibilaldia egin dezakegu Biotopoan barrena.

 

Hala, padurak, itsaslabarrak eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu. Ezaugarri horiei esker, animalia eta landare espezie asko batzen dira naturgunean, eta komunitate bereizi baina batuak osatzen dituzte elkarrekin.


Zerbitzuak: Kanpina / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena:

Biotopo babestua

Udalerria:

Zarautz

Informazioa:

Zarautzeko Turismo Bulegoa
Telefonoa: 943 830 990 
Emaila: turismoa@zarautz.ues

Arkamurka Natura Elkartea Tel: 943 130 497 - 676 066 696

Euskadi, auzolana