Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

NATURA

Biotopo babestua

Itxinako Biotopo Babestua

  • Itxinako karsta
  • Superlegor

Itxinako Biotopo Babestua

Itxina Gorbeiako Parke Naturalean dago eta formazio karstikoaren adibide garbia dugu. Euskal Herriko mendien orografia eta paisaian ohikoa da fenomeno geologiko hori. Kareharriak kaltzio karbonato asko dauka eta, ondorioz, urak zulatu egin du milaka urtetan. Haitzok, gogorrak izan arren, oso disolbagarriak dira eta denbora tarte luzean egon dira uraren eraginpean; izan ere, euriak kareharria higatu du eta, pixkanaka-pixkanaka, geroz eta pitzadura sakonagoak egin ditu.

 

Hala, aurreko higadurek utzitako bideetan barrena irristatzen da jausitako ura, gainazala guztiz pitzatuta eta lur azpia erabat zulatuta utzi arte. Horren ondorioz, haitzulo asko sortu dira, baina horietatik ez da jada urik igarotzen, substratu sakonagoetan barrena egiten baitu bidea.

 

Itxina haitzez betetako goi lautada baten antzekoa da eta erdigune ahurra babesten duten mendi tontorrez inguratuta dago. Mendirik garaiena, Lekanda (1.302 m), ekialdean dago. Hegoaldean, berriz, Altipitatz eta Arteta azpimarra ditzakegu eta iparraldean, aldiz, Aizkorrigane. Horren magalean, kanpoaldean, Atxak (haitza hitzetik datorkie izena) dago, gain zorrotzen multzo estu bat.

 

Karstaren ipar-ekialdean dago Biotopoan sartzeko biderik errazena, Atxular Begian barrena doana, hain zuzen. Sarbide hori betidanik erabili izan dute artzainek (Itxinan bordak eta kortak dituzte) eta egurgileek. Hara bagoaz, komenigarria da ingurua ongi ezagutzen duen norbaitekin joatea, bidea ez baitago zehaztuta eta paisaian ez dagoelako orientatzen lagunduko digun ezaugarririk; gainera, lainoa dagoenean are okerragoa izaten da.

 

Goragune pitzatu eta zartatuek inguratutako simen labirinto handia da mendigunearen barnealdea. Udazkenean, paisaia zoragarria osatzen dute kolore gorrizka duten pagoek.

 

Haitzuloen artean, azpimarratzekoa da Supelegor (Gorbeiako mendigunean urak zulatutako 500 barrunbeetako bat), euskal mitologiako pertsonaien bizilekua.

 

Oharrak

Hainbat jarduera egin daitezke Itxinan: Biotopoan barrena ibiliak, Biotopoa inguratzen duten gailurretara txangoak, espeleologia hainbat haitzulotan...


Zerbitzuak: Haitzuloak / Basozaina / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Sailkapena:

Biotopo babestua

Udalerria:

Orozko

Euskadi, auzolana