Zierbena-Portua

Zierbena-Portua

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Bizkaiko kostaldeko mendebaldean kokatuta, 100 metro luze den hondartza artifizial hau Zierbenako portuan bertan dago.

Hareatza txikia itsasbeheran ikus daiteke bakarrik. Ur bareak ditu eta hortaz, aproposa da bainua hartzeko, batez ere, haurrentzako. Udan, hainbat zerbitzu jartzen dituzte erabiltzaileen eskura; dutxak, hondartzainak, sorosleak...

Arrantzaleen giroa gordetzen du oraindik ere xarma handiko portuak. Bertan, arrantzuntziak eta aisiarako ontziak ikus daitezke, eta inguruotako jatetxe eta erretegietan txingarretan erretzen dituzten arrainen usain gozoa sumatuko dugu.

Horrez gainera, Zierbenako portuko hondartza honetan, hainbat kirol egiteko aukera izango dugu, piraguismoa eta bela, tartean.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Piraguismoa eta bela.

Sorosleen ordutegia

11:00etatik 20:00etara.

Zerbitzuak

  • Taberna
  • Dutxak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
Euskadi, auzolana