Santiago hondartza

Santiago hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean.

Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude, eta haurrentzako jolasak eta taberna aurki ditzakegu bertan. Gainera, instalazio onak ditu, dutxak eta komunak esaterako, eta autoa uzteko tokia dago errepidearen ondoan.

Itsasoa bare egon ohi da Santiago hondartzan baina, tarteka, olatuek zertxobait astintzen dute. Inguru eder eta lasai honetan uretako hainbat kirol egiteko aukera izango du bisitariak, windsurfa eta piraguismoa, besteak beste.

Pedaloak alokatzeko aukera ere badute itsasoan paseo eder batez gozatu nahi dutenek.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, piraguismoa, kometak, uretako motorra, urpekaritza, haurrentzako jolasak, pedaloak, kirol-arrantza kanaberaz eta urpeko kirol-arrantza.

Sorosleen ordutegia

10:30-19:30

Zerbitzuak

  • Pedaloen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Haur-instalazioak
  • Padurak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
Euskadi, auzolana