Malkorbe hondartza

Malkorbe hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Getariako bi hondartzetako bat da Malkorbe.

Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere. San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420 metro dituen hondartza polita eta lasaia da, eta ez da olatu handirik izaten bertan. Horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: iturriak, komun publikoak, dutxak, pertsona eziduentzako sarbideak, haurrentzako jolasak, etab. Hondartza zainduta dago eta, horrez gain, inguruan tabernak ditu.

Lagunekin edo familia giroan egun pasa joateko leku aparta da Malkorbe. Kirola egiteko ere eremu berezia du. Besteak beste, boleibola, piraguismoa, urpekaritza eta winsurfa egin ditzakegu bertan.

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Boleibola, piraguismoa, haurrentzako jolasak, urpekaritza, windsurf, pedaloak, uretako motorra eta bela.

Sorosleen ordutegia

10:00-20:00 (udan).

Zerbitzuak

  • Pedaloen alokairua
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Hondartza-boleibola
Euskadi, auzolana