Gorlizko hondartza

Gorlizko hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Ezbairik gabe, familiek gogokoen duten hondartza da Gorlizkoa; batetik, hareatza zabala duelako eta bestetik, bainua inolako arriskurik gabe har dezakegulako.

842 metro luze da hondartza hau eta Gorlizko erdigunetik oso gertu dago. Inguruan, itsas pasealekua, taberna eta jatetxeak, aparkaleku handia eta mahaiak, eserlekuak, barbakoak eta haurrentzako jolastokiak dituen aisialdirako gunea dauzka.

Halaber, zerbitzu ugari jartzen dituzte erabiltzaileen eskura: Dutxak, komun publikoak, iturriak, oinak garbitzeko gunea, etab. Bestalde, uretako hainbat jarduera egiteko aukera dago Gorlizko hondartzan, surfa, bela, piraguismoa eta boleibola, esate baterako. WIFI dohain.

Kalitate Q agiria

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Surfa, bela, piraguismoa, haurrentzako jolasak, BID SUP, coasteering.

Sorosleen ordutegia

11:00etatik 20:00etara (udan).

Zerbitzuak

  • Aterpetxea
  • Piraguen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Barbakoa
  • Taberna
  • Kanpina
  • Surf-ikastaroak
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Megafonía
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Kanpaldia egiteko debekua
  • Kirol eta gimnasia ibilbidea
  • Sorosleen zerbitzua
  • Zaintza-zerbitzua
  • Aldagelak
  • Hondartza-boleibola
Euskadi, auzolana