Lekeition dago Isuntza hondartza, Bizkaiko kostaldeko ekialdean, hain zuzen.
Herrigunean bertan egonik, Lekeitioko hondartza herriko portuaren eta parkearen alboan, paseorako gune, taberna, jatetxe eta hotel ugari daude hondartzatik gertu. Horrez gainera, zerbitzu asko ditu hareatzak; sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute ingurua, eta handik hurbil, kalean, autoa uzteko tokia dago. Hondartzan bertan berriz, komun publikoak, dutxak, aldagelak, bizikletazaindegiak eta oinak garbitzeko gunea aurkituko ditugu, besteak beste.
Halaber, jarduera ugari egiteko aukera eskaintzen dio bisitariari, piraguismoa, boleibola eta urpekaritza, tartean.
Bestalde, Isuntzatik, San Nikolas irlaren bista paregabeak ikus daitezke. Itsas beheran gainera, bertaraino hel gaitezke, malekoiari jarraituta.
Zerbitzuak: Aterpetxea / Piraguen alokairua / Aisialdirako gunea / Komunak / Taberna / Urpekaritza / Kanpina / Dutxak / Bizikletak uzteko tokia / Kirol-instalazioak / Haur-instalazioak / Megafonía / Zakarrontziak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Kirol eta gimnasia ibilbidea / Sorosleen zerbitzua / Zaintza-zerbitzua / Hondartza-boleibola
Datu interesgarriak
Bela, piraguismoa eta urpekaritza.
11:00etatik 20:00etara (uda).