Ondarbeltz hondartza

Ondarbeltz hondartza

Euskal Kostaldea

Hondartzak

Izenak berak argi erakusten duenez, harea xehea eta iluna duen Mutrikuko hondartza da Ondarbeltz.

Mutrikuko herriarena den arren, Debako erdigunetik gertuago dago, udalerri horri izena ematen dion ibaiaren bokalearen ezkerraldean, alegia.

120 metroko luzera du eta, zerbitzuei dagokienez, dutxak eta komun publikoak ditu. Horrez gain, taberna, haurrentzako jolastokia, frontoia eta aparkatzeko tokia daude inguruan.

Eguzkiaz gozatzeko eta bainu freskagarria hartzeko aukera ez ezik, hainbat kirol-jarduera egiteko parada ere badago Ondarbeltzen, windsurfa eta piraguismoa, esaterako.

ISO

Datu interesgarriak

Udalerria
Aktivitateak

Windsurfa, piraguismoa, boleibola, frontoia, kirol-arrantza kanaberaz, urpeko kirol-arrantza eta urpekaritza

Sorosleen ordutegia

11:00-19:00.

Zerbitzuak

  • Piraguen alokairua
  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Taberna
  • Urpekaritza
  • Dutxak
  • Iturriak
  • Kirol-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Zakarrontziak
  • Parkinga
  • Arrantza
  • Sorosleen zerbitzua
  • Hondartza-boleibola
Euskadi, auzolana