Frantziako Tourraren 110. edizioak euskal errepideak zeharkatuko ditu uztailaren 1, 2 eta 3an.
Grand Départ Pays Basque 2023 uztailaren 1ean abiatuko da Bilbotik, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan egingo da. Guztira, 3 etapa izango ditu:
1. Bilbo – Bilbo etapa (185km): Guggenheim Museotik hasiko den etapa zirkularra izango da eta Bizkaian egingo da oso-osorik, Euskal Kostaldeko parajeak zeharkatuz, Urdaibaiko Biosfera Erreserba, kasu. Lehen etapa hau oso gogorra izango da, amaierako helmuga igoeran izango da, gainera.
2. Gasteiz-Donostia etapa (210km): Gasteiztik Donostiarantz abiatuko da. Araba eta Gipuzkoa zeharkatu ondoren, azken igoera Jaizkibelera egin beharko dute lasterkariek, Donostiako Klasikoan bezala, baina kontrako noranzkoan eta gogortasun berarekin.
3. Zornotza etapa: Zornotzatik abiatuko da eta Euskal Kostaldetik 80 kilometro egin eta Donostia eta Irun zeharkatu ondoren, Lapurdiko errepideetatik jarraituko du.
Datu interesgarriak
Informazio gehiago