Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Bisita gidatua Hondarribiko gune historikora eta Portu auzora

  • Hondarribia

Bisita gidatua Hondarribiko gune historikora eta Portu auzora

Hondarribiko Arma Plaza fundazioak bisita gidatu hau antolatzen du Hondarribiko gune historikora eta Portu auzora. Hain zuzen, gune hori ezaguna da arrantzaleen etxe koloretsuak eta eskaintza gastronomiko zabala izateagatik.

 

Bisita gidatua Arma Plazatik abiatzen da, Hondarribiko gune historikoko puntu garaienetik. Bertatik, Bidasoa ibaiaren bokalearen ikuspegi ederra ikus daiteke. Plazan bertan, bisitariak Karlos V.aren gazteluan sartuko dira (gaur egun paradorea), bertako patio ikusgarria ezagutzeko.

 

Galtzada harrizko Kale Nagusian daude eraikin garrantzitsu gehienak. Kale horretatik barrena, ibilbideak XV. mendearen amaieran eraikitako elizara eramango gaitu, baita Denda kalera ere, XVI. mendeko San Nikolas atera iritsi arte. Gipuzkoa plaza eder eta loretsutik igaro ondoren, bisita Portu auzora edo arrantzaleen auzora (Marina) zuzenduko da. Han, bertako historiaren berri izateko aukera izango dugu, eta giro animatu eta koloretsuaz gozatzekoa.

 

Aldez aurretik erreserbatu behar da: info@armaplaza.eus / 943 644 623

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Arma Plaza / Hondarribia
Data: 2022/01/01 - 2022/12/31

Salneurria:

6€

Euskadi, auzolana