Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Gabonetako artisautza azokak

  • Donostiako Gabonetako artisautza azoka
  • Bilboko Gabonetako artisautza azoka

Gabonetako artisautza azokak

Euskadiko hiri zein herrietako kaleetan jartzen diren Gabonetako artisautza azoketan herritarrek hainbat produktu eros diezaiekete zuzenean ekoiztu dituzten artisauei.

 

Hala bada, abenduaren 16tik urtarrilaren 5a bitartean abonart - Bilboko Gabonetako Artisautza Azoka egongo da Areatzako kaian kokatutako, kalitate handiko postuak egongo dira, zeramika, bitxiak, jostailuak, larrua, zur landua, ehungintza- lanak eta abar, den denak artisauak egindakoak. Erakustokiez aparte, lan erakusketak, tailerrak eta sorpresa gehiago egongo dira.

 

Gasteizko Eguberrietako azoka, berriz, Gabon eguna baino 10 egun lehenagotik Errege Egunera arte egongo da ikusgai Independentzia eta Urrezko Zeledonen plazan. Bertako zein kanpoko zenbait artisauen saltoki biltzen ditu eta artisau-produktuen eskaintza Ezabalak opari bereziak erosteko bide ematen du: zurezko gauzak, zeramika, zilarrezko bitxiak, zeta, beira, larrua, kosmetika naturala, etab.

 

Erdialdeko Europako Gabonetako azoketan oinarrituta, abenduaren 2tik urtarrilaren 6a arte izango da Donostiako Gabonetako Azoka, bai donostiarrentzat, bai atzerritarrentzat. Urumea pasealekua eta Artzai Onaren plazan, Donostiako kultura izango da nagusi: tradizioa, historia, artisautza, gastronomia… Gabonetako Azokak karpa bat ere izango du, eta, bertan, era guztietako jarduerak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira. 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2022/12/02 - 2023/01/05

Informazio gehiago

Estekak

  • 10 plan Gabonak paregabeak izan daitezen
Euskadi, auzolana