Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hila

  • Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hila

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hila

Martxoan zehar Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen edizio berria ospatuko da, Euskadiko ondare kulturala eta naturala balioan jartzeko eta sustatzeko helburuaz eta baita museoak eta eskaintzak ezagutzeko eta aurkezteko.

 

Hilabete osoan zehar, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten zentroek berrehundik gora jarduera, abantaila eta deskontu eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu, doako sarrerak, eta abar. Sareko museoek jorratzen dituzten gaiekin gertatzen den bezala, jarduerak eta edukiak anitzak izango dira baina badute zerbait amankomunean proposamen gehienek: ezohikoak eta mugatuak izango dira, urtean zehar gozatu ezin diren planak.

 

Jarduera guztien berri izateko kontsulta ezazu programa, baita aldez aurretik erreserba egitea nahitaezkoa den edo ez eta kasuan kasu, prezioa, nahiz eta gehienak dohainik diren.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Data: 2023/03/01 - 2023/03/31

Euskadi, auzolana