Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ekitaldiak

Ekitaldiak

Zabalguneko merkatua

  • Zabalguneko mekatua

Zabalguneko merkatua

Merkatuaren izenak dioen bezala, azoka hau Zabalguneko plazan dago kokatuta, Kale Nagusitik (Bizkaiko hiriburuko merkataritza eta finantza gune nagusitik) oso gertu. XIX. Mendean eraiki zuten, Bilbo hedatzen hasi zenean, Colon de Larreategi eta Henao kaleen artean. 2003ean eraberritze lanak egin ondoren, azokaren eraikinak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu. Azokako 10 saltokietan bertako produktuak daude salgai: frutak, barazkiak, haragia eta arraina, besteak beste. Bestalde, azokaz gain, kultura arloko eta hiriaren inguruko informazio emateko prestatuta dauden bulegoak ere badaude, eta erdiko gunea (1.053 metro karratu) ekitaldiak egiteko eta eraikina elkargune batean bihurtzeko lagungarria izango da.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Zabalgune plaza, 11 / Bilbao
Gutxi gorabeherako data: Urte osoa

Euskadi, auzolana