"Ardoaren hiriburua" izenarekin ezagunagoa den Laguardia herriak Erdi Aroko ezaugarriak gorde ditu historian zehar. Turismo-bulegoan bertako eta inguruetako txokorik interesgarrienak ezagutzeko informazio guztia eskaintzen diete bisitariei.
Horrez gainera, asteartetik igandera, Erregeen Andre Mariaren eliza eta hirigune historikoa hobeto ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu. Urte osoan irekita egoten da eta hainbat hizkuntzatan zerbitzuak eskaintzen ditu (gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Legenda
Datu interesgarriak
Calle Mayor, 52
- 01300
Laguardia
ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
LARUNBATETAN
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
IGANDE ETA JAIEGUNETAN
10:45etik 14:00etara