Bastidako txokorik ederrenak ezagutzea errazagoa da udalerriko turismo-bulegoari esker. Bertako eta inguruko herrietako informazioa emateaz gainera (jatetxeak, upeltegiak, ostatuak, ibilbideak eta mendi-ibiliak barne), bisitaldi gidatu anitz antolatzen ditu bulegoak.
Hirigune historikoa, Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Kristoren tenplua-gotorlekua eta udalerriko upeltegiak ezagutzeko bisitaldi gidatuak nabarmendu behar dira. Era berean, ibilaldi bereziak, mendi-ibiliak, bazkariak eta dastaketak prestatzen dituzte.
Bitxikeri moduan, globo-bidaiak antolatzen dituztela aipatu behar da; beste era batera esanda, airetik inguruko txoko ederrak ikusteko aukera paregabea eskaintzen dute. Bisitarientzat askotariko materiala saltzen dute turismo-bulegoan: liburuak, postalak, bertako produktuak eta bideoak, besteak beste.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Palacio de Salazar-Casa de cultura. Plaza de la Paz, s/n
- 01330
Labastida/Bastida
Neguan:
Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 eta 16:30-19:00
Larunbatetan eta igandetan: 10:00-14:00
Udan: Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00 Larunbatetan eta igandeetan: 10:00-14:00
Informazio gehiago
Estekak