D'elikatuz zentroak (Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomia Gunea) Ordiziako Turismo Bulegoa hartzen du. Bisitariei Ordiziako eta inguruko herrietako interesgune nagusien gaineko informazioa eskaintzen die.
Horrez gainera, eskualdean egin daitezkeen jardueren eta ibilbideen berri izango dute turistek. Ordiziako hirigune historikora bisitaldi gidatuak ere prestatzen ditu turismo bulegoak. Eraikin interesgarri (gazteluak, dorretxeak...) ugari edo Andres Urdaneta ospetsuari egindako monumentua ikus ditzakegu bertan, besteak beste.
Jaki eta produktu ugari saltzen dituzte (Idiazabal Gazta, esaterako). Urte guztian zehar irekita egoten den bulegoak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ematen ditu zerbitzuak.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Casa Barrenetxe. Santa María, 24
- 20240
Ordizia
BEHE-DENBORALDIA
Astelehena: Itxita
Asteartetik ostiralera: 09:00 - 13:00, eta asteazkenetan 16:00etatik 19:00etara ere bai.
Larunbatetan, igandetan eta jai-egunetan: 09:00 - 14.00
GOI-DENBORALDIA (Uztaila, abuztua, Aste Santua eta Gabonak) Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00 Asteburu eta jaiegunetan: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00