Turismo bulegoak
Segurako eraikin adierazgarrienetakoa da Ardixarra Etxea. XVI. mendearen bukaeran eraiki zuten eta, gaur egun hiru solairutan banatuta dago: beheko solairuan turismo bulegoa dago, lehendabiziko solairuan erakusketa-areto bat eta bigarren solairuan Erdi Aroko Interpretazio Zentroa.
Segurako hirigune historikoan zehar ibilbide interesgarria egiteko aukera eskaintzen du turismo bulegoak. Besteak beste, eraikin erlijioso (Ama Jasokundearen eliza, Sorkundetar komentua) eta gaztelu (Gebara, Arrue, Jauregi, Balenzegi, Lardiazabal) ugari ikusiko dituzte bisitariek. Horrez gainera, bertoko produktuak saltzen dira bulegoan.
Datu interesgarriak
Nagusia, 12
- 20214
Segura
Goi denboraldia (Aste Santua, Uztaila eta Abuztua):
Astelehenetik igandera: 11:30-13:30 eta 16:30-19:30
Behe denboraldia: Ostiralak: 17:30-19:30, Larunbatak: 11:00-14:30 eta 16:30-19:30, Igandeak: 11:00-14:30.