Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia dira Oarsoaldea eskualdea osatzen duten lau udalerriak. Oiartzunen dagoen turismo bulegoak horien inguruko turismo informazio anitz eskaintzen die bisitariei.
Horrez gainera, oinez zein bizikletaz egin daitezkeen bisitaldi gidatuen gaineko informazioa aurki dezakegu bulegoan. Eskualdeko txokorik ospetsuenak ikus daitezke: Pasaiako badia eta portua (hainbat ibilbide desberdin) edo lau udalerrietako hirigune historikoak besteak beste.
Ostatuen, jatetxeen, aisialdi jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenen berri ematen diete bisitariei eta merchandising produktu ugari saltzen dituzte. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen ditu zerbitzuak.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Urdinola- Arizmendienea Etxea. Aialde kalea, 4
- 20180
Oiartzun
Irekita Aste Santuan, uztailean eta abuztuan
Aste Santuko ordutegia:
Apirilaren 14tik 18ra: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00
Apirilaren 19tik 23ra: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Apirilaren 24an: 10:00 - 14:00