Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Etapa : Aiaraldea, Balmaseda eta Bilbao

Hasiera: AmurrioAmaiera: Bilbao

Atzo, Euskadiko ardorik nazioartekoenetako bat dastatu genuen; gaur, berriz, esanguratsu eta berezienetako bat dastatuko dugu: txakolina. Horretarako, Aiaraldera joko dugu; bertako herrietan Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina jatorri deituretako upategiak daude. Beste aukera bat Bilbora joatea da (Balmasedatik igarota). Merezi du desbideratzea eta Enkarterrietako haran eta mendien artean ezkutatuta dagoen historia luzeko herria ezagutzea. Balmaseda Erdi Aroko alde zaharragatik eta trenbidearekin duen loturagatik da ezaguna. Bigarren horretan du jatorria, bada, XIX. mendean sortutako eta oraindik ere bizirik jarraitzen duen sukaldaritza ohitura errotu batek: putxerak. Babarrunak, saiheskiak, txorizoa, odolkia, urdaia, eta abar izaten ditu plater honek. Bilbo aukera aparta da arratsalde erlaxatu bat pasatzeko. Itsasadarrean zehar paseatzen badugu -Guggenheim Museoan hasi eta Zazpi Kaleetan amaitu-, hiriak izan duen birmoldaketa prozesuaz ohartuko gara. Eguna amaitzeko modurik onena Zazpi Kaleetako pintxo eskaintza zabalaz gozatzea da.

Etapa : Aiaraldea, Balmaseda eta Bilbao

  • Mahastiak
  • Balmaseda
  • Guggenheim Bilbao Museoa
  • Zazpi kaleak
  • Txakolinaren ahogozoa
  • Egin ezazu zure eltzekoa
Euskadi, auzolana