Helmuga turistikoak

Helmugak

Debagoiena

  • Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala
  • Arantzazuko Santutegia
  • Ibarrundi museoa
  • Arrikrutz haitzuloa
  • Arrasate
  • Bergara
  • Euskadiko Memoria historikoaren Zentroa
  • Leintz-Gatzaga
  • Antzuolako Mairuaren Alardea
  • Corpus Christiren ospakizuna, Oñatin

Debagoiena

Normalean Debagoiena kooperatibismoarekin lotzen da, baina artea, natura, gastronomia eta jaiak ospatzeko ohitura uztartzen dira eskualde honetan.

 

Arantzazuko Santutegiak (eraikuntzan Chillida, Oteiza, Nestor Basterretxea eta Lucio Muñoz artistek parte hartu zuten), Oñati eta Bergarako alde zaharrek, Arrasate, Elgeta eta Leintz Gatzagako Erdi Aroko parte zaharrek, Eskoriatzako Ibarrundi museoak edota Elgetako Euskadiko Memoria historikoaren Interpretazio Zentroak iraganaren sekretuak, monumentuen handitasuna eta ingurunearen edertasuna erakusten dizkigute.

 

Natura gustuko dutenek nekazal auzoak zeharka ditzakete eta xarma handiko inguruetara iritsi, Aretxabaletako Urkulu urtegira edota Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalera, besteak beste. Horrez gainera, Oñatiko Arrikrutz haitzuloa ere bisita dezakete.

 

Jai giroa paregabea da Debagoienan; Antzuolako Mairuaren Alardea edota Oñatin egiten den Corpus Christiren ospakizuna nabarmendu behar dira, besteak beste. Eta jardunaldi gastronomikoei esker Debagoiena eskualdeko sukaldaritza dastatu ahalko dugu.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non
Euskadi, auzolana