Helmuga turistikoak

Helmugak

Debabarrena

  • Flyscharen Ibilbidea
  • Mutriku
  • Arrateko eliza
  • Soraluze
  • Marearteko zabalgunea
  • Andre Maria eliza, Soraluze

Debabarrena

Arrantzaleen herriak, amildegiak eta hareatza ikusgarriak gordetzen ditu Debabarrenak, arbasoen ohiturei eutsi dien eskualdeak.

 

Han, Deba, Mutriku eta Zumaiako (Urola Kosta) herriek euskal kostaldeko Geoparkea osatzen dute; paisaia, harkaitz eta fosil ikusgarriei esker, gizadiaren eta lurraren historian zehar bidaiatzeko aukera ematen digu kokaleku pribilegiatua duen gune honek. Geoparkearen kostaldea ezagutu ahal izateko, Flyscharen Ibilbidea egin dezakegu: itsasontzi irtenaldiak, amildegien arteko ibilaldiak, interpretazio zentroetarako bisitaldiak, etab. Karstaren Ibilbidean barneratuz gero, Debako Lastur ibarrak edo, Mutrikun, Astigarribia eta Olatzeko paisaiez gozatu ahal izango dugu.

 

Barnealdeko eskualdea ezagutzen ez duenarentzat ezusteko aparta izan daiteke ohiko ibilbide turistikoetatik kanpo dauden paisaia hauetaz gozatzea, tradizio industrial indartsuarekin batera ondare historiko eta artistiko, industrial eta etnografiko ugaria dituzten herriak hain zuzen ere.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non
Euskadi, auzolana