Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Helmugak

Getxo

  • Getxoko Kirol Portua
  • Jauretxea
  • Mesedeetako Andra Maria, Getxo
  • Algortako hondartza
  • Sardina-saltzailearen monumentua
  • Familia osoarentzat dibertigarria
  • Getxo Galeatik begiratuta
  • Portu Zaharra

Getxo

10 kilometroan zabaltzen diren amildegi eta hondartzek inguratzen dute Getxo, Ibaizabalen eskuin ertzeko marinel herria. Jarduera kultural handiaz gain, ondare arkitektoniko aberatsa dauka gainera; Bizkaia zubia, esaterako, herriko eta Euskadiko ikur garrantzitsua da. 1893an Alberto Palaciok diseinatutako lan honek Areeta eta Portugalete lotzen ditu, munduan eraiki zen lehendabiziko transbordadore-zubia da eta UNESCOk Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Portu Zaharra, arrantzaleen etxe eta kale estuek osatutako ingurua, Getxoko toki jendetsuenetakoa da, uda garaian batez ere. Halaber, Kirol Portua aisialdirako leku garrantzitsua da eta bertan da inguruko ostalaritza eskaintza sendoenetakoa. Etxe Handien ibilbidean, Kirol Portuaren eta Bizkaia zubiaren artean, inguruko eraikin esanguratsuenetakoak daude, ondare aberatsaren erakusle garbiak. Getxo eta Sopelana artean, Galeako ibilbidea ezinbesteko tokia da ingurugiroa maite dutenentzat.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non
Euskadi, auzolana